HISTORIA

Herrera ikastetxea Romualdo de Toledo izenarekin sortu zen berrogeigarren hamarkadan baina 1980/81 ikasturtetik aurrera egungo izenarekin ezagutuko dugu.


1946. urtean ikastetxeko lehenengo harria jartzen.

Geroxeago, 1985/86 ikasturtean, hain zuzen ere, gizartearen eskaerari erantzuteko asmoz, irakaskuntza elebiduna ezartzen da.

Hurrengo hamarkadan, 1991/92 ikasturtean, 2 urteko haurrak sartzen dira, 12 urte arte eskolaratzearekin jarraiki. Hemendik aurrera, ikastetxeak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapen ardura bereganatuko ditu.

Eskolak D eredua eskaintzen du eta ingeleseko irakaskuntza 4 urteko gelan hasten da.

Herrera ikastetxea lerro bakarrekoa denez, adin edo maila bakoitzeko gela bat dago. Hauetaz gain, psikomotrizitate gela, gimnasioa, aldagelak, mediateka, informatika, musika, ingeles eta behar berezien arretarako gelak dauzka.

Gainera, jangela zerbitzua dago eta aisialdirako ekintzak prestatzen ditu: eskolaz kanpoko ekintzak, kultura eta kirol jarduerak.

Auzora irekia dagoen ikastetxea da gurea, bertako beste kultura erakundeekin elkar lanean aritzen dena.










EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...