ZERBITZUAK Servicios



(ES)


GOIZEKO ZAINTZA
  • Goizeko zaintza 7:30etatik 9:00etara izango da.
  • Kuota: egun solteak: 6 €; hilabetea: 50€.
  • Izen emateak: idazkaritzan. 


JANGELA 

Ordutegia
  • Jangela zerbitzua irailaren 7an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.
  • Jardun trinkodun egunetan (iraila-ekainean) honakoa izango da jangela ordutegia: 13:00etatik 15:00 arte.
Izen emateak
  • Jangela bi modu hauetan erabil daiteke: 
- Ohiko bazkaltiarrak ( astean 4-5 egunez gelditzen direnak).
- Noizbehinkakoak.

Jangelan nozbehinka izen emateko idazkaritzara ( 943391577) bezperaz goizeko 10:00ak baino lehen deitu edo idazkaritzan bertan abisatu behar da.

Menuak

  • Ausolan da janaria zerbitzatzen digun enpresa.
  • Hiruhilean behin menuak jaso bezain laister bidaliko dizkizuegu.
  • Ikasleren batek osasun arazoak direla medio beste menuren bat beharko balu, sendagilearen agiria ekarri beharko du enpresa zerbitzaileari menu berezia eska diezaiogun. Jangelan enpresak ekartzen dizkigun menuak besterik ez dira onartuko.   
  • Jangelako orduetan, salbuespenik ez bada, haurrek ezin dute eskola esparrutik atera. Atera behar dutenek gurasoen baimena sinaturik aurkeztu beharko dute.                                                        
 Jangela ordainketa
  • Ohiko bazkaltiarren kuota finkoa  eguneko 4,60 € izango da. Kuota hau 10  hilabetetan banatuko da irailetik ekainera.
  • Ez-ohikoak, tarteka gelditzen direnak: 5,20 € eguneko
                                                                                              

MEDIATEKA

Helburuak:
  • Irakurzaletasuna sustatu.
  • Ikasle, irakasle eta gurasoei baliabideak eskaini.
  • Teknologia berrien baliabideak eskaini.
  • Erakusketak, ipuin kontaketak...antolatu.
  • Auzoko liburutegiarekin elkarlana bultzatu.

Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera eskola ordutegian irekita egongo da:



Jarduerak: Erabiltzailen formakuntza, mailegu zerbitzua, irakurketa sustatzeko jardueren prestakuntza, Liburuaren Eguna antolaketa, etxerako lanak aurreratzeko laguntza.



ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Egin klik hemen programa ikusteko.

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...