Hona hemen 2015-16 ikasturtean ikasleekin aurrera eramaten ari diren proiektuak:
PELUTXE
Haur Hezkuntzako proiektu telematikoa. Eskolen arteko proiektua da. Pelutxe-maskota baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte ikasleek, eskolen arteko komunikazioa zabalduz. Aurten Amezketa ikastetxearekin ari gara harremanetan
ASMAKILO
Asmakilo berrikuntza proiektua Lehen Hezkuntzako lehen
zikloko ikasleei zuzendutako jarduera
telematikoa da eta honelako helburuak
lortu nahi ditu: IKTak modu esanguratsuan erabiltzea, hizkuntzaren alderdi ludikoa
sustatzea, igarkizunak sortzea. Herrietako aho korapiloak, jolasak, kantak eta
bitxikeriak ezagutaraztea, ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak
zabaltzea eta lankidetza bultzatzea.
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Irakurketa eta irakurrizko ulermena hobetzeko xede duen hezkuntza-programa bat da.
Parekoen arteko tutoretza ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen da.
Parekoen arteko tutoretza ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen da.