Egun hauetan produktuak ekoizteko jarraitu behar den prozesua lantzen ari gara.
Guk ere "produktu" bat egin dugu: Gurinazko galletak.
Leirek ekarri zigun errezeta eta bere amak lagundu zigun egiten.
Zuek ere egitera animatzen bazarete hemen uzten dizuegu errezeta. On Egin!
OSAGAIAK :
- 150 gramo gurin
- 150 gramo azukre
- 250 gramo irin
- Limoi bat
1.
Hasieran, gurina
eta azukrea poliki-poliki nahastu behar dira biguna egiteko.
2.
Ondoren, arrautza
bota behar da txuringo pixka bat
kenduz.
3.
Gero, irina eta
limoiaren azala birrindua bota behar da.
4.
Azkenean, arrabolarekin
(rodillo) orea zabaltzen da,
molde
batekin mozten dira galletak eta labean 8 edo 10 minutu egon behar dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina