2016-10-25

ZENTZUMENAK LANTZEN 3 URTEKO GELAN

Hilabete honetan, Unibertsitateko irakasleen eskolako ikasle bat etorri zaigu praktikaldia burutzera. Horretarako, jolas bilduma bat sortu du, non bost zentzumenak lantzeko jarduerak proposatu dituen. Gaurkoan, beraz, horiek aurrera eramaten hasi gara.

Hurrengo argazkian antzeman daitekeen bezala, lehen jardueraren azalpena eman du: begiak zapi batekin estalirik, ukimenaren bidez, aurrean izandako ikaskidea nor den asmatzea proposatu digu.
Imitazio bidez, begiak estali dituzte banan banan eta jarduera ondo ulertu dutela ziurtatu da. Horretarako, zintzo eserita zegoen ikaslea izan da lehenengoa ukimena lantzen. Hona hemen lehen argazkia:
Oso ondo egin dute eta gainontzeko haurrei jolasarekiko jakin-mina ere piztu egin zaie. Horregatik, txandaka denek frogatu ahal izan dute lehen pertsonan. Hala, txandak errespetatuz, euren unea gogoz bizi dute denek.
Bestetik, txigorgailu bihurriaren jolasera jolastu dira. Hori, ezkutatu den jostailua entzumenaren bidez aurkitzean zetzan. Gailu honen botoi bati eraginda, soinua ateratzen du eta horrek lagundu die altxorra aurkitzen.
Gure praktiketako andereñoak  txigorgailua ezkutatzen zuen bitartean, denek begiak estali dituzte eta txandaka, horren bila abiatu dira soinua entzun bezain pronto.

Zaila jarri zaien arren, oso ondo aurkitu dute gailua eta poztasunez ospatu dute euren ikaskideekin, txanda hurrengoari igaroz.
Batzuk, binaka egiteko aukera ere izan dute. Batek bide zuzena hartu ezean, besteak aurkitu ahal izan du zuzena zena.
Honetan, une polit bat bizi dugu; gailua aurkitu duen ikaskideak, bere bikoteari eman dioenean altxorra, berak pozik ospatzeko.
Oso ondo atera dira bi jolasak. Haurrek jarrera partehartzailea izan dute eta motibazioz jolastu dira goiz honetan. Nahiz eta ukimena eta entzumena bezalako zentzumenak landu ditugun, txandak errespetatzeko araua ere barneratu ahal izan dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...