2017-03-20

5. MAILAKOAK ZUBIETA ETA AKUARIUMEAN

Aurreko asteazkenean 5. mailako ikasle eta irakasleak Zubietan izan ginen Real Sociedad fundazioak antolatzen duen AMETS BAT programa burutzen. Bertan Zubieta barrutik ezagutzeko aukera izan genuen, bideo bat ikusi genuen eta joko ezberdinak burutu genituen bertako begiraleekin. Ondoren Realaren entrenamendua ikusi genuen eta David Concha eta Titay Calvo jokalariak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, guk luzatutako galderak erantzun baizituzten. Jokalarien argazki eta sinadura mordoa lortu genuen!

Arratsaldean Donostiako akuariumean izan ginen. Mota guztietako arrainak ikusteko aukera izan genuen eta portuak urtetan izan dituen aldaketak ikusi genituen baita ere. Kontxita eta Txuri marrazoek ez ziguten beldurrik eman kristalaren beste aldetik!!

Eguraldi bikaina egin zigun eta oso ondo pasa genuen!!











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...