Oporretatik bueltatu eta gero, laugarren mailara lagun berri bat etorri zitzaigun. Ez du hitz egiten baina denon arreta lortzen du. Launtxi jarri diogu izena eta untxi bat da. Etorri zenean txikiagoa zen, orain gelara egokitu da eta handitu dela uste dugu. Launtxi zaindu behar dugu: ura jarri, janaria eman, bere kaiola garbitu...
Hemen dituzue argazki batzuk
LAUNTXI BERE KAIOLAN.
KAIOLA ZIKINTZEN DUENEZ GARBITU EGITEN DUGU.
( Ez da lana atsegina)
ETA BERE KAIOLA GARBITZEN BUKATZEN DUGUNEAN PIXKA BAT GUREKIN JOLASTEN DU.

Batzutan gure zapatetan
koxka egiten digu.
Beste batzutan usaindu egiten
gaitu.
Beste batzutan begira gelditzen
da.
Besotan hartu nahi dugu, baina
andereinoak ez dela egokia
esaten digu.
Nekatzen denean bere kaiolan
sartzen dugu.
Gero guk eskuak garbitzen ditugu
eta
lanera....
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina