2018-04-24

Liburuaren eguna ospatzen ari garenez LH5. mailako ikasle batzuk haiek asmatutako ipuin kolaboratiboak zuekin konpartitu nahi dituzte.


ANIMALIA ETA BERE LAGUNA
Egun batean uharte batean arrantzale bat zegoen.Jack izena zuen,altua zen,bizarra zeukan eta oso argala zen.Oso jatorra zen.Kamiseta arrosa zeraman eta praka berdeak, oinuntsi zegoen.
Egun batean arrantzaleak kanabera bat egin zuen, itsasora bota zuen eta izurde bat harrapatu zuen.Izurdeak Jordan izena zuen, urdina zen eta azkarra .
Jackek izurdeari irlatik ateratzeko laguntza eskatu zion.Jordanek lagunduko ziola esan zion, horregatik arrantzalea oso pozik jarri zen.
Azkenean Jack izurdearen gainean jarri zen eta portu batera eraman zuen.
Izurdeak agindu zion bisitatuko diola eta opariak ekarriko zizkiola.
Egia bada, sakelan sar, eta gezurra bada, kontuan ez har.
EGILEAK: Rania, Jose, Edison eta Tarek.








ATE MISTERIOTSUA
Jack, Joan eta Ane Volta planetan bizi dira.Joan mutil alaia eta polita da, Jack azkarra eta polita da eta Ane azkarra izateaz gain oso dotore jazten da.
Egun batean hiru lagunak jatetxe batera sartu ziren.Bertan leku misteriotsu bat zegoen, jendez gainezka zegoen.Izozki bat eskatu zuten.Halako batean txoko batean armak ikusi zituzten.
Jackek eta Joanek bazoka bat hartu zuten. Anek ate txiki bat ikusi zuen , eta hortik desagertu ziren bera eta Jack. Bitartean Joan bazokarekin hasi zen dena puskatzen.
Beranduago Ane eta Jack bueltatu ziren jatetxera.
Azkenean hiru lagunek erabaki zuten haien etxeetara bueltatzea.
Egia bada, sakelan sar, eta gezurra bada, kontuan ez har.
EGILEAK:Rania, Tarik, Edison eta Jose.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...