Ingurunea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ingurunea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-05-31



PAGOETAKO IRTEERA

Lehenengo ziklokoak maiatzaren 17an Pagoeta parkean ibili ginen . Oso gustura aritu ginen ogiaren tailerra lantzen , errota bisitatzen eta gainera guztiok batera jolasteko aukera izan genuen. Hona hemen ibilalditxo horren berri:













2017-05-17

                          IRUNGO OIASSO MUSEOAN


                             Primeran pasatu genuen erromatarren museoan.  




Begira ze dotore erromatarrez jantzita!!


                      Erromatarren hainbat objektuekin antzerkitxo bat...                     



Ezetz asmatu zer daraman eskuan.....


                            Erromatarren jolas batzuk ikasi genituen ere...



Zer zintzo , guztiak adi adi entzuten....



                                    Hau bai benetako erromatarra, je,je,...


       Taillerra egin eta gero museoko bisita gidatua egin genuen



                         Eta poz- pozik eskolara bueltatu ginen




2017-02-08

L.H 1. maila. Dinosauroen garaian.

Lehenengo mailako neska mutilak denboraldi batean egon gara dinosauroen garaian. Hemen erakusten dizuegu plastikan egin genuen maketa. Oso ondo pasa genuen egiten eta sumendia egun batean erupzioan sartu zen!






2016-11-25

MATER ITSASONTZIAN

Joan den astean 3. eta 4. mailako neska eta mutilak Pasaiara joan ginen. Mater Itsasontzian bisita bat egin genuen. 
Oso gustora egon ginen eta oso ondo pasa genuen.
Arrantza ere egin genuen baina arrainarik ez genuen harrapatu. Hau pena!!!
 Hemen dituzue argazki batzuk ikusteko.
Visit My Photos - 21 Pics
LH.3 Mater itsasontzian
Visit My Photos - 14 Pics
LH. 4 Mater itsasontzian

2016-05-20

Bide hezkuntza
Bide hezkuntzaren helburua zera da, ikasleek Lehen Hezkuntza bukatzen dutenean behar adinako gaitasuna izatea hirian barrena modu autonomoan ibiltzeko, betiere oinezkoen portaera azpimarratuz (8-9 urte), eta bizikletaren erabiltzaile diren aldetik (10-12 urte).





2015-06-15

IRUNGO OIASSO MUSEORA

2015eko maiatzaren 21ean, LH-ko.5. eta 6. mailako ikasleak elkartu gara eskolan eta gero trena hartzera joan gara. Irungo Oiasso museora hurbildu gara. Museoan, arkeologoek aurkitutako sareak, portua, eraztunak, jokuak erakutsi dizkigute. Gainera, erromatarrei buruzko bideo bat ikusi dugu.
Erakusketa ikusi ondoren, hango monitoreekin jolas batzuetara jolastu gara eta mozorrotuta, antzerki bat antzeztu dugu.
Bukatu ondoren, eskolara bueltatu gara.

2015-01-12

EUSKAL BALEAREN EHIZA

Balearen ehiza oso garrantzitsua izan zen euskaldunontzat. Bigarren mailakoak horren inguruan asko ikasi dugu.
Hona hemen horri buruzko lantxoak.




2014-11-24

ERDI AROKO GAZTELUA

Erdi Aroan Gazteluak zuen garrantziaz aritu gara 2. mailako ikasleok. Asko ikasteaz gain, gure eskuekin gaztelu bat eraiki nahi izan dugu.
Hemen edo argazkian klik egiten baduzue, Gazteluari buruzko informazio interesgarri eta dibertigarria aurkituko duzue.

Los alumnos de 2º hemos estudiado sobre la importancia que tenía el Castillo en la Edad Media. Además de aprender mucho, hemos construido un castillo con nuestras manos.
Si hacéis un clic aquí o en la foto, encontraréis información interesante y divertida sobre el Castillo.
http://nea.educastur.princast.es/caballeros/



2013-05-13

UNIBERTSOAREN AURKEZPENA

5. mailakoek  gonbidatu zituzten 2. mailakoak haien gelara eta han bertan Unibertsoaren misterioak azaldu zizkieten PowerPointen bidez.
Hona hemen argazki pare bat:
EGUZKI  SISTEMAREN   MARRAZKIA

















PowerPointen aurkezpena: PLANETAK

2013-05-02

KONTINENTEAK

Hona hemen 6. mailako ikasleek geografiari buruz egindako lana.

 5 kontinenteetan banatuta dago eta hor haiei buruzko informazioa eta argazki politak aurkituko dituzu !!


2013-02-07

GEOGRAFIA


















GEOGRAFIA IKASTEKO PROGRAMARIK ONENA KLIK BATEKIN !!!

¡EL MEJOR PROGRAMA PARA APRENDER GEOGRAFÍA A UN SOLO KLIK !

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...