2016-03-14

ERREALA 2016!!

AUPA ERREALA!!

Urtarrilaren 27an Lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleak Errealaren entrenamendua eta bertako instalakuntzak  ikustera joan ziren Zubietara. 

Gauza mordoa egin genuen. Lehenik Zubietako zelai, gimnasio eta bestelakoak bisitatu. Ondoren futbol ariketak ere praktikatu genituen. Eta gero, Markel Bergara eta Ruben Pardo jokalariekin egoteko aukera izan genuen: galderak egin, sinadurak eskatu,...

Gainera, hurrengo larunbatean jokatu zuten partidaren hasieran jokalariekin zelairatzeko aukera izan zuten ikasle zortedun batzuk!!

Bazkal ostean, Akuarium-a bisitatzera joan ginen, eta han ere ikaragarri ondo pasa genuen. 
Egia esan, egun borobila izan zen eta gozatu genuenaren adierazgarri hona hemen argazkitxo batzuk!!















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...