2018-06-07

MENDI MARTXA ULIATIK

Azkenean lortu genuen mendi buelta egitea!!! Oso eguraldi ona egin zigun eta primeran pasa genuen. Irteera egin aurretik oso ondo prestatu genuen mendi buelta. Google maps-etik mapa atera eta bidea egin genuen lehenengo, ondoren etapa desberdinak markatu genituen eta azkenik irteerara zer gauza eraman behar genituen adostu genuen Gorputz Hezkuntzako saio batean.


Irteera egunean eskolatik ttipi-ttapa San Pedrora joan ginen HERMION ikustera. Han freskatu, argazki batzuk atera eta mendia igotzari ekin genion. "Faro de la Platan" hamaiketakoa jateko geldiune bat egin genuen. Eta handik erritmo polit batekin Uliarantz joan ginen. Eguerdi aldera iritsi ginen eta bazkal osterarte egon ginen. Parkean jolasteko, ezkutatketan jolasteko, bazkaltzeko eta naturaz gozatzeko denbora eduki genuen. Eskolara 3ak aldera iritsi ginen. Oso egun polita izan zen!!!

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO HAUEN GAINEAN KLIKATU.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...