5. maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5. maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-06-21

ORIENTAZIOA IKASTETXE INGURUAN

5. eta 6. mailako ikasleek orientazio landu dugu gorputz hezkuntzan. Hiru saio egin ditugu, bat gimnasio barruan, beste bat ikastetxean zehar eta bestea ikastetxe inguruan. Hemen duzue hirugarren saioan egindakoa:





Zugarramurdiko antzerkia. 2018/06/19. 5.maila

Kaixo! 
Zugarramurdiko txangoaren aitzakian, antzerki gidoitxoa prestatu dugu 5.mailakoek. Eszenografia, musika eta gonbidapenak ere egin genituen. 
Eta ikusle apartak izan genituen.
Esperientzia itzela.

Artistak zarete neska-mutilak!!

2018-06-15

HIP-HOP

Gimnasia Federazioko begirale bat etorri zaigu 3. ziklokoei hip-hopeko klase pare bat ematera. Lehenengo egunean luzaketak, beroketa eta dantza bat egin genituen eta bigarrenean koreografia bat ikasi genuen. Heme duzue bideoa.




2018-06-07

MENDI MARTXA ULIATIK

Azkenean lortu genuen mendi buelta egitea!!! Oso eguraldi ona egin zigun eta primeran pasa genuen. Irteera egin aurretik oso ondo prestatu genuen mendi buelta. Google maps-etik mapa atera eta bidea egin genuen lehenengo, ondoren etapa desberdinak markatu genituen eta azkenik irteerara zer gauza eraman behar genituen adostu genuen Gorputz Hezkuntzako saio batean.


Irteera egunean eskolatik ttipi-ttapa San Pedrora joan ginen HERMION ikustera. Han freskatu, argazki batzuk atera eta mendia igotzari ekin genion. "Faro de la Platan" hamaiketakoa jateko geldiune bat egin genuen. Eta handik erritmo polit batekin Uliarantz joan ginen. Eguerdi aldera iritsi ginen eta bazkal osterarte egon ginen. Parkean jolasteko, ezkutatketan jolasteko, bazkaltzeko eta naturaz gozatzeko denbora eduki genuen. Eskolara 3ak aldera iritsi ginen. Oso egun polita izan zen!!!

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO HAUEN GAINEAN KLIKATU.










EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...