3. zikloa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
3. zikloa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-06-21

Zugarramurdiko antzerkia. 2018/06/19. 5.maila

Kaixo! 
Zugarramurdiko txangoaren aitzakian, antzerki gidoitxoa prestatu dugu 5.mailakoek. Eszenografia, musika eta gonbidapenak ere egin genituen. 
Eta ikusle apartak izan genituen.
Esperientzia itzela.

Artistak zarete neska-mutilak!!

2018-05-13

LH 5- 6 BEETHOVENEKIN

LH 5 eta 6. mailakoak aurten ere aukera paregabea izan dugu Beethovenen 6. sinfonia "Pastorala" entzuteko Kursaalen. Horretarako hilabete hauetan lan ugari egin ditugu, Mugimenduen marrazkiekin erakusketak, Kontzertino zer den, eta Beethovenen bizitzari buruzko lantxoa ere. Horrek guztiak, garai hartan kokatu gaitu.
Nahiz eta azkenean ordu beteko kontzertuan batzuk amaierarako aspertu, aukera zoragarria dela uste dugu haurrek OSE entzun eta musika klasikoarekin gozatu dezaten. Egin klik argazkian.

2018-03-23

SOFTBALL 2. ETA 3. ZIKLOAN




Ebaluazio honetan Baseball eta Softballeko federaziotik begirale bat etorri da bi saio ematera. Ezagutzen ez genituen arau batzuk ikasi ditugu, berak ekarritako materialarekin jolasten aritu gara eta oso ondo pasa dugu.





EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...