gorputz hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gorputz hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-06-18

ALTXORRAREN BILA

2. zikloko ikasleak ezkutatutako altxorra bilatzen aritu dira. Eskola osoan zehar ibili dira pistak jarraituz. Zer gertatu ote da? Aurkitu al dute altxorra? Jakin nahi baduzue jarraian dagoen bideoa ikusi beharko duzue.


BESTE HERRIALDEETAKO JOLASAK

Hiruhilabeteko honetan 4. mailako ikasleek 5 kontinenteetako jolasak ezagutu eta praktikan jarri dituzte. Ondoren taldetan banatuta tokatu zaien kontineneteko jolas bat bilatu, taldekideei azaldu eta praktikan jarri dute. Hemen duzue beraiek prestatutako saioa:


2018-06-15

HIP-HOP

Gimnasia Federazioko begirale bat etorri zaigu 3. ziklokoei hip-hopeko klase pare bat ematera. Lehenengo egunean luzaketak, beroketa eta dantza bat egin genituen eta bigarrenean koreografia bat ikasi genuen. Heme duzue bideoa.




2018-06-13

BETIKO ETA PATIOKO JOLASAK

Ebaluazio honetan lehenengo mailako ikasleek betiko eta patioko jolasak egin dituzte gorputz hezkuntzako saio batzuetan. Saio hauek prestatu aurretik gurasoek txikitan zein jolas egiten zituzten galdetu zuten. Ekarritako jolas guztietatik 7 aukeratu genietuen. Saio batean ezkutaketa, txorro-morro-piko-tayo-ke eta oilo itsua egin genituen, beste batean kanikak, txingoka (rayuela) eta txapak eta beste batean brillet. Primeran pasa zuten!!!


2018-03-27

ZIRKOA 1. ZIKLOAN

Ebaluazio honetan 1. Zikloko ikasleek zirko emanaldi bat prestatu dute Haur Hezkuntzakoei egiteko. 1. mailakoek 2 eta 3 urtekoei eskeini diete emanaldia eta 2. mailakoek 4 eta 5 urtekoei. Lan handia izan da baina merezi izan du, oso ondo pasa dute.


EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI DESBERDINAK IZAN DITUGU. HASTEKO, AZAROAK 18AN EUSKARALDIAREN HASIERA OSPATZEKO FESTA TXIKI BAT ANTOLATU...